Behi euskaldun baten memoriak

Egilea:
Bernardo Atxaga
Argitaletxea:
Pamiela
Urtea:
1991
Orrialdeak:
185
Mota:
Eleberria
Gaia(k):
Politika, Historia, Zientzia-fikzioa / Fantasia

Laburpena

Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea. Hondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionetan-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango ; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esana gogoratuz, halaxe deklaratuko du : Cela s'est passé, pasa da guztia, atera naiz ifernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.

NB: Gazte literatura

Behi euskaldun baten memoriak
© Pamiela

Liburua non eskura?