Biharraren hegietan
- Egilea:
- Maddi Sarasua Laskarai
- Argitaletxea:
- Maiatz
- Urtea:
- 2024
- Orrialdeak:
- 110
- Mota:
- Poesia
- Gaia(k):
- Politika, Gizarte-kontuak
Laburpena
Maddi Sarasua Laskarai (Itsasu, 1995) goiz agertu zen taula gainean bertsolari gazte gisa, besteak beste 17 urtetan Xilaba txapelketako finalean parte hartuz, 2012an. 2024ean ustekabeko lan bat argitaratu du, Biharraren hegietan poema-bilduma, non bertsoaren erritmo eta errima akademikoetatik eta, batez ere, bat-bateko berehalakotasunetik urruntzeko aukera baliatu duen.
Bertan hiru zatitan sailkaturiko testuak biltzen ditu: Katez beste bere ondare literario eta militanteari buruz, Zulodun zapatak Euskal Herrian edo beste herrietan ezagutu ahal izan dituen bidegabekeria eta haserreei buruz eta Goiza da orain biharko esperantzei buruz.
Irakurketa musikatuak egiteko parada izan da liburua.