Erran gabe doa

Egilea:
Maddi Zubeldia
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2019
Orrialdeak:
170
Mota:
Eleberria
Gaia(k):
Gizarte-kontuak, Bizi-kontakizuna

Laburpena

Erran gabe doa. Horrela joan da Mattin, erran gabe. Eta isilduaren pisuak inguruko bakoitzarengan piztu edo itzali duena da eleberri honen gaia. Mattinek utzitako hutsuneari bost aurpegi eman dizkio Maddi Zubeldiak, bost ahots. Bizitzaren sare korapilatsuak atera nahian zalapartaka ari dira bostak ala bostak. Eta galdera, kezka, haserre eta malkoen berri nori emanik ezean, marmolezko harri beltzaren gainean uzten dituzte, bakoitzak bere modura. Hitzen artean irakurtzeko, isiluneen artetik entzuteko, pertsonaiak bakardadearen inta gaitzetatik nola ateratzen diren ikusteko parada ederra da liburu garratz bezain umoretsu hau.

Erran gabe doa
© Elkar

Liburua non eskura?