Au fil du théâtre
Au Fil du Théâtre antzerki eta txotxongilo konpainia bat da, publiko gazteari mota guzietako aktibitateak frantsesez, euskaraz edo bi hizkuntzetan (euskaraz/ frantsesez) eskaintzen dituena. 1992an sortu zenetik, 15 sorkuntza baino gehiago egin eta tailer edo praktika ugari proposatu ditu 1 eta 14 urte arteko haurrentzat antzerkiaren inguruan.
