Baigorriko kulturaldia

Baigorriko kulturaldia

Maiztasuna: Urtero (Apirila)

1979an sortu zenetik, Baigorriko Basaizea elkartea izan da Euskal Herri barnekaldeko kultura gertakari nagusienetarik bat den "Baigorriko kulturaldia"-ren bultzatzailea. Kultur egitarau honek tokiko elkarte dinamikan oinarrituz, lehentasuna ematen die euskarazko edo euskal kulturarekin zerikusia duten ekimenei (dantza, antzerkia, bertsolaritza, musika...). "Nafarroaren Eguna" Nafarroako mugetatik askoz urrunago famatua den hitzordu nagusia Baigorriko kulturaldiaren hitzordurik ezagunena da.




Erlazionatutako datuak