Compagnie Théâtrons Ensemble
Compagnie Théâtrons Ensemble elkartearen helburua kultura eta artea, bere aniztasun osoan (arte bisuala, eszenikoa, antzerkia, idazketa, antzerki-irakurketa, ekoizpena, musika, txotxongiloak...) sortzea, sustatzea eta zabaltzea da. Bestalde, ekitaldiak, erakusketak, jaialdiak eta lehiaketak antolatzen ditu beste batzuentzat ere. Halaber, kultura eta artearen arloan, kultura trukaketak garatzen ditu talde, konpainia edo beste batzuekin. Laburbilduz, artearen bidez –eta bereziki antzerkiaren bidez–, topaketak eta trukaketak sustatzen ditu.