Hernandorena bertsu sariketa

Maiztasuna: Urtero (Maiatza)

Teodoro Hernandorena (1898-1994) bertsozaleak lan handia egin zuen bertsolaritzaren sustapenean Iparraldean. Bera izan zen, besteak beste, Martin Treku Mattin eta Ferdinand Aire Xalbador bertsolariak plazara atera zituena. Bere omenez Bertsularien lagunak elkarteak Hernandorena bertsu sariketa antolatzen du urtero. Euskal Herri osoko lurralde ezberdinetako bertsulari gazteak gurutzatzea eta kantatzeko plazak eskaintzea du helburu.




Erlazionatutako datuak

Kultura eragileak