Herria
Herria 1944an sortutako Ipar Euskal Herriko euskarazko astekaria da. Ostegunero tokiko informazioa zabaltzen du, bataz bestean Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko 25 herriren berri zabalduz, baina baita Hego Euskal Herriko, mundu zabaleko eta euskal diasporako berriak ere aipatuz.
%100ean euskaraz idatzia, Ipar Euskal Herriko euskara batuan oinarritzen da. Bi langile eta 40 bat laguntzaile ditu, astero astekaria mamitzen laguntzen dutenak. Berrien hedatzeaz gain, helburua da herrritarrak euskaraz irakurtzera bultzatzea ; gure hizkuntzak egiten baitu gure lurraldea Euskal Herria dela.
Astero 2.100 ale inprimatzen dira, harpidedun, prentsa saltoki eta kolaboratzaileei banatzen zaiena.