Kanboko harmonia
Kanboko harmonia 1896an sortu zen eta orkestraburu baten gidaritzapean ari diren 10 eta 70 urte arteko hogeita hamar bat musikarik osatzen dute. Taldean flautak, klarineteak, saxofoiak, tronpetak, tronboiak, tuba bat eta perkusioak badira. Bere kontzertuetan, Harmoniak errepertorio anitza interpretatzen du: espainiar musika, errepertorio tradizionala, nazioarteko musika modernoa, euskal rocka, musikalak, filmen musikak...
