Neskena
Urte askotan Euskal dantza herriko talde tradizionalean praktikatu duten 10 emakume gaztek osatzen dute talde hau. Pasio beraren inguruan elkartzeko gogoak proiektu berri baten inguruan biltzera eraman ditu, 2023an, Badoa sorkuntzarekin. Haien mugak urrunago eramateko eta gainditzeko gogoz, koreografo, musikalari eta bertsolari batengana jo dute sorkuntza berri honetarako. Badoa eta gero, 2026an, abenturak segitzen du Taupada izeneko beste proiektu batekin, dantzaren, kantuaren eta txalapartaren inguruan.