Euskal kantu polifonikoaren zerbitzuko

Euskal kantu polifonikoaren zerbitzuko

Ribousse (Aude) herrian sortua 1934ko uztailaren 21ean, Joseph edo "Jo" Maris etorri da Donibane Garazira bizitzera 1963an. Geroztik, hain maite duen Garazi eta Euskal Herrian bere jakitatea zabaltzen eta zerbitzu emaiten ez da gelditu. Jo Maris saiatzen da koristen gaitasunei obren interpretazioa egokitzea ; idazten du, harmonizatzen eta egokitzen ainitz kantu, dela haur koralendako, hala gizon koru edota mistoendako.