Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal antzerkigintza Maskarada

Maskarada

Xiberuan, beste antzerki mota bat bada, kanpoan kantatzen eta dantzatzen dena: maskarada.

Dantza ikusgarria eta "predikua" uztartzen dituen ihauterietako besta bat da. Xiberutarrak bizitzeko kostaldera joatearekin gelditu baldin baziren ere, berriki berriz bizi-bizi hasi dira, tradizioa eta modernismoa nahasten jakin duten tokiko jendeei esker.

Altzürüküko gazteek Mendikota herrian (Zuberoa) eman maskarada (1972)
Altzürüküko gazteek Mendikota herrian (Zuberoa) eman maskarada (1972). Egilea: Ania Lucero - Javier Garayalde (iturria: www.guregipuzkoa.net) - (CC-BY-SA)
Neguminean eta batzuetan ere udaberrian, Euskal Herriak dantzari toki nagusia uzten dioten maskaradak bizirik atxikitzen ditu. Gixuneko kondeak zioen 1671ean, ez dantzatzea ezinezkoa zela Euskal Herrian. "Nagusiki baserri girokoa izanez, euskal munduak ohidura zaharrak baditu, gure ustez, hirietakoenganik desberdinak.[...] "

Abendutik martxo arte, iragan urtea eta arima txarrak uxatzeko, hartzaren iratzartzeko, lurraren eta animaleen emankortasuna laguntzeko eta ezkontzen antolatzeko garaia omentzen dute tradizioek... Errito horiek gehienak gizon gazte andana batek lehengoen kontrolpean antolatu besta desberdinetan kausitzen dira.

Xiberoko maskarada ohidura horietan garrantzitsuena eta hobekien zaindua izan dena da ; bi taldez osatzen da:

  • Ongi jantziak diren Gorriak zamalzain famatuarekin (erdi-gizon, erdi-zaldi). Dantza maila ona eskatzen duten dantzak ematen dituztenak;
  • Beltzak basatiagoak dira eta bortitzago eta lizunkiago dantzatzen dute.

Iturria: "Dictionnaire Thématique de culture et civilisation basque" liburuaren zatia Pimientos argitaletxearen baimenarekin (Urruña, 2001).

Xehetasunak :

Argazkiak

2015eko maskaraden agenda
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Pagolan 2017/02/26
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Maulen 2017/03/04
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Idauzen 2017/03/11
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Irurin 2017/03/18
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Urdiñarben 2017/03/26
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Larrainen 2017/04/02
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Hokin 2017/04/09
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Barkoxen 2017/04/16
Gehiago…