Kultura ondare immaterialaren inbentario-fitxak (2016-2020)

Unesco-k 2003an onartu kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmena, 2006an berretsi zuen Frantziak.

Hitzarmen horren arabera, "Estatu bakoitzak beharrezko neurriak hartu behar ditu bere lurraldeko kultura ondare immateriala (KOI) babesteko. […] Babestu behar den ondare horren identifikazioa segurtatzeko, Estatu bakoitzak bere lurraldean kokatua den kultura ondare immaterialaren inbentario bat edo gehiago egin behar ditu".

Pastorala baten Mustraka (2017) © Mathilde Caraminot
Pastorala baten Mustraka (2017) © Mathilde Caraminot
Inbentario nazionala egina da KOI-ren babesteko eta ezagutza zientifikoaren garatzeko. Kultura ministerioak (Ondareen zuzendaritza nagusia) mantentzen eta eguneratzen du. Kultura praktikak dokumentatzen dituzten deskripzio fitxaz osatua da. Fitxa horiek, etengabe arraberritzen diren praktika biziak baizik ez dituzte biltzen: "kultura ondare immaterialaren izaera dinamikoa eta bizia beti errespetatu behar da" (2003ko Hitzarmenaren printzipio etikoak, 8.). Halaber, fitxa horietan agertzen diren informazioak momentuko praktikaren deskribapen bat baizik ez dira.

Unesco-ren kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmenaren baitan, Kultura ministerioak kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendua den egitasmo deialdi bat abiarazten du urtero. Deialdi horrek inbentario-fitxak ekoiztea du xede. Euskal kultur erakundea bi aldiz saridun izan zen. Horrela, 2016 eta 2018 urteen artean dantza praktikei lotuak diren bost inbentario-fitxa osatu zituen. Ondotik, lehenago egindako inbentario lanari argibide osagarriak emateko, EKE-k lau inbentario-fitxa berri ekoiztu zituen 2018 eta 2020 urteen artean, neguko bestei buruz.

Thierry Truffaut-k (Euskal Herriko besta eta dantza tradizioen antropologo aditua, Lapurtarrak, Herri Soinu, Lauburu eta Etniker Iparralde bezalako elkarteen kidea), eta Terexa Lekumberri-k (antropologoa eta ondare immaterialaren arduraduna EKE-n) idatzi dituzte fitxa horiek. Horrez gain, ikertzaile eta aditu batzuek laguntza eman dute, izan ekarpen idatzi baten bidez, edo ikerketak eta idazlanak EKE-ren esku ezarriz.

Hala ere, fitxen osaketa posible izaten da tokiko ikerketetan parte hartu duten praktika horien ondokoei edo eramaileei esker. Azpimarratzekoa da ere EKE-k kudeatzen duen Eleketa programaren baitan bilduak izan diren lekukotasun anitzez aberastuak direla.

Dantza praktikei buruzko inbentario-fitxak (2016-2018)

Fitxa guziak PDF formatuan dira eta ez dira oraino euskarara itzuliak izan (frantsesez idatziak izan dira).

Xiberoko dantza maisuak eta dantza eskolak

Errejentaren rola

Kabalkada-Toberak

Besta Berri

Ihauteri garaiko etxe itzuliak Lapurdin

Neguko bestei buruzko inbentario-fitxak (2018-2020)

Fitxa guziak PDF formatuan dira eta ez dira oraino euskarara itzuliak izan (frantsesez idatziak izan dira).

Trufania Donibane Lohizunen

Santibate-Libertimendua

Idi gizenak Baionan

Zanpantzar