Kultur programazio anitza aurten ere IBILKI egitarauaren baitan

2024/07/17

Euskal kultur erakundeak Iparraldean animatzen duen IBILKI programa euskal ikusgarrigintzaren eta beste adierazpen artistikoen zabalpenaren zerbitzuko emana da, lurraldeko zonbait herriren partaidetzarekin. 2024ko programaren karietara, hainbat antzerki, dantza, musika, zinema eta literatura emanaldi aurreikusiak dira, Saran, Ziburun, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Senperen eta Biarritzen.

Kultur programazio anitza aurten ere IBILKI egitarauaren baitan
© "Mr Bo" ikusgarria

Aurtengo uztaila eta abenduaren artean, IBILKI programaren baitan, literatura, zinema, musika, dantza, antzerki sailetako hainbat emanaldi proposatuak dira.

Herriekin hurbiletik landua den dispositibo horren bitartez Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko ikusgarri geletan, mediateketan eta plazetan, euskal kulturaren kalitatea, bizitasuna eta aniztasuna ezagutzeko parada eskaini nahi du.
Uztailetik goiti hasiko den programaren bigarren partea jadanik prestatzen ari gara herri gero eta gehiagorekin.

Ibilki 2024 | Uztaila > Abendua

Ikusgarria / Ekitaldia Data Herria
Maïru Uztailaren 5a Hendaia
Mugak [Kalakan + Alaia dantza taldea] Uztailaren 22a  Donapaleu
Gezur gehiegi Irailaren 18a Biarritz
Haize Leizean + Maddi Zubeldia Urriaren 13a Sara
Ihesi Urriaren 18a Kanbo
Badoa Urriaren 18a Sara
Etxetaburu Urriaren 18a Biarritz
Idatz tailerra: Bea Salaberri Urriaren 19a Biarritz
Miñan Azaroaren 3a Hendaia
Mamuka Azaroaren 16a Ziburu
Pontx pailazoa "Gelara" Azaroaren 18 Donapaleu
Ihesi Azaroaren 22a Urruña
Txiki "Euskaldunen jatorria, historia eta irria" Azaroaren 22a Maule
Ttinka Azaroaren 27a Urruña
Loratzen Azaroaren 22a Donapaleu
Mr Bo Abenduaren 1a Hendaia
     

Ibilki 2024 | Otsaila > Ekaina

Ikusgarria Data Herria
Magma mia Otsailaren 11a Hendaia
Andereño Otsailaren 23a Ziburu
Mamuka Martxoaren 10a Hendaia
Joxe Moxe Kitarraren Etxean Gertatutakoak Martxoaren 14a Senpere
Mundu guztietan onena Martxoaren 19a Donibane Lohizune
Erromako Zubia Apirilaren 17a Azkaine
Laupabortz aire ttipi Apirilaren 27a Hendaia
Fuga Maiatzaren 3a Donibane Lohizune
Txiki "40 urte eta aldapa beheran niek!" Maiatzaren 14a Baiona
Euskaldunen jatorria, historia eta irria Maiatzaren 25a Hendaia
Errimak Maiatzaren 25a Hendaia
Loratzen Ekainaren 2a Urruña
O! Ekainaren 2a Urruña
Pontx pailazoa "Gelara" Ekainaren 2a Urruña
Flipluf Ekainaren 2a Urruña
Izakiak Ekainaren 7a Maule

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)