Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal antzerkigintza Toberak

Toberak

Tobera-munstra deitu herri antzerki moten bidez, gizarteak herritar baten portaera salatzen zuen.

Zigor kolektibo hori Europa guzian hedatua izan da, "charivari", "cencerrada", "rough music", Euskal Herrian ere karrusa, galarrotsak, zintzarrotsak, toberak edo kabalkadak izenekin. Forma zahar horretan iraun zuen 1937a arte.

Toberak
Irisarriko toberak (1937) - Larralde luhosoar koblaria, Larramendy Indartekoa, eta Piarre Ilandeikoa andere xuriz.

Alegiazko auzi bat

Jujeen karrosa
1937ko toberak Irisarrin. Epaileen karrosa
Besta eder baten egiteko aitzakia zen. Antzerki zatiriko honetan, alegiazko auzi bat antzezten zen, gorte eta sujetekin.

Basandereak
1937ko toberak Irisarrin. Desfilea plazan sartzen
Auziaz gain, dantzak bazuen ikaragarriko garrantzia, dantzari kategoria ezberdinekin : bolantak, kaxkarotak, basandereak, andere xuriak. Partehartzailetan, besteak beste, bertsolariak, musikariak, pailazoak publikoa irri eginarazteko, aurkitzen ziren.

Denek desfile batean lerrokaturik herriko plazara heldu ziren ikuskizuna irekitzen zutela bai eta bukatzen, herritar andana baten parte hartzearekin.

Gehiago jakin: Irisarriko toberak

Toberen bilakaera

toberak_baigorrin.jpg
Baigorriko toberak 1976an emanak, ''Etxe sartzea''
1939-1945ko gerla ondoan, gizartea aldatu da, eta harekin, ohidurak ere. Jadanik kritikatua zen toberen forma hori pixkanaka desagertu da. 1937an Irisarrin iragan toberak azkenak ditaizke.

Antolatu dira kabalkadak bai eta tobera gisakoak, gaiak aldatuz. Adibidez, 1950 urtetik landa, alegiazko gaietan oinarriturik zeudenak, Luhuson eta Makean, aitzinagoko joko guziak atxikiz (dantza, auzi, zirtzil, zaldizko, huxer,...).
1970 urteetan, Europa guzian antzerkiaren formak erreberritzen ari zirela, abertzaleek toberen irakurketa politiko berri bat proposatu zuten, tokiko boteren ordenuaren zalantzan ezartzeko (Eiheralarren 1988an, Baigorrin 1976an, Amikuzen 1991an, besteak beste).

Kabalkadak gaur

Itsasuko kabalkadak (2007)
Itsasuko kabalkadak 2007an. Argazkia: Gaizka Iroz
1990 urteetatik goiti egin gogoeten ondorioz, orai antolatzen diren kabalkadak konpromiso bat aurkitu dute. Herrien arazoa aipatzen dira baina denen tendentzia kontutan hartuz eta bortizkeririk gabe. Herriko elkartasuna sustatzeko eta bermatzeko du gehien bat lehen helburua.

Fonoteka

Entzun Xabier Itçaina ikerlariak Uztaritzen eman hitzaldiaren pasarte batzu. "Lapurdiko toberak XIX. eta XX. mendeetan", Uztaritze, Hartzaro festibala 2010 (2010/02/05).

Bibliografia

  • Théâtres basques, une histoire du théâtre populaire en marche. Hélène Etchecopar-Etchart, Bayonne, Gatuzain, 2001.
  • Xabier Itçaina
  • Baigurako bolantak. Toberak eta ohidura dantzatuak Irisarrin (1/2), Xabier Itçaina. Bulletin du Musée Basque, 1er semestre 2012. (2/2) segida gero. Artikulu honen frantses itzulpena (PDF).
  • Tobera-mustrak Lapurdi barnekaldean. Xabier Itzaina, Sukil, cuadernos de cultura tradicional (Iruña-Pamplona), 2, Iruña-Pamplona, 1998, p. 2-18.
  • Sarako kabalkadaren bezperetan, 1815eko Turrut-Arrosaren tobera, 2016-10-05, Dantzan.eus
  • Sanction morale, fête et politique : le charivari à Itxassou au XIXe siècle. Xabier Itzaina, Revue d'Histoire de Bayonne, du Pays-Basque et du Bas-Adour, 151, 1996, p. 435-450.
  • La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français". Jean-Michel Guilcher. Editions de la MSH, Paris, 1984.
  • "Etudes sur le théâtre basque. Le théâtre comique. Chikitoak et koblak. Mascarades souletines. Tragi-comédies de Carnaval. Sérénades charivariques. Parades charivariques. Farces charivariques." par Georges Hérelle. Librairie Ancienne Honoré Champion-Edouard Champion. 5, quai Malaquais, Paris, 1925.
Iparraldeko euskal antzerki munduko eragileak

Iparraldeko euskal antzerkigintzako eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (artistak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Azken berriak
  • Antzerkia
  • Dantza
  • Zirkoa
Jokoz Kanpo festibalaren 8. edizioa Ezpeletan
  • Antzerkia
  • Artea
  • Aste kulturala
  • Dantza
  • Historia
  • Kultura trukaketa
  • Musika
Xarnegu Eguna 2017
  • Antzerkia
  • Arte eta kultura heziketa
  • EKE
Euskal Herriko haurrentzako antzerkiari buruzko lan-jardunaldiaren bilduma sarean da
Gehiago…
Piarres Larzabal

Piarres Larzabal (1915-1988)Piarres Larzabal apez-idazle azkaindarrak eragin handia ukan du euskal antzerkiaren historian eta eraberritzean. Bere ibilbidea eta obra ezagutu