Itsasuko kabalkada

Kabalkadak lehenago tobera-mustren oroitzapenak dira. Lehenago, senar-emazten arteko gataskak, alargunen arraezkontzak eta gisa hortako gaiak ziren salatzen plaza betean tobera mustren bidez.

2012ko Itsasuko kabalkadak (argazkia: Maite Deliart - EKE)
2012ko Itsasuko kabalkadak (argazkia: Maite Deliart - EKE)
Gaiak aldatu dira, bainan forma (desfile bat "munstra", auzi bat eta dantzak) hein batean beiratu da, bereziki Baxenabarren, Garazi eta Baigorrin. Lapurdi barnealdean, usaia atxiki zuten Luhuson 1950 urteak artino, eta oroz gainetik Makean 1980 artino nunbeitan. 1990-2010 urteetan, kabalkadak berriz abiatu dira Itsasun, Lekornen, Luhuson, Heletan, Bidarrain, Irisarrin, batzutan mende baten geldialditik landa.

Itsasun, tobera mustra edo kabalkadak izan dira ondoko urte hauetan : 1849, 1853, 1859, 1865, 1876eko urrian, 1883eko urriaren 22an, 1889an (azkenean debekatua), 1892 inguruan, 1899, 1937 inguruan (Geraston), 1992an, 1994an, 1997an, 2001 an, 2007an, 2012an eta azkenik 2019an.

Argazkiak