Ttitto Aguerre-ren "Mugak II" erakusketa Angelun

2015/03/18

2014ko urrian Mugak I erakusketa Donibane-Garazin aurkeztu ondoren, Ttitto Aguerre zizelkariak hiru ataletan banatzen den erakusketaren Mugak II izeneko bigarrena erakutsiko du Angeluko Beatrix Enean, Angeluko Herriko Etxeak gomitaturik. Erakusketa martxoaren 7tik apirilaren 4ra ikusgai izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Ttitto Aguerre-ren "Mugak II" erakusketa Angelun
"Amatasun" obra (argazkia: Patxi Laskarai)

2014ko urrian Mugak I erakusketa Donibane-Garazin aurkeztu ondoren eta 2015eko uztailan Mugak III Senperen aurkeztu aitzin, Ttitto Aguerre-k Mugak II izeneko erakusketa aurkeztuko digu Angelun.

Ttitto Aguerre (1974) Senperen bizi da eta Baionan kokatua den Euskararen Erakunde Publikoan egiten du lan. Autodidakta, Mugak izenburupeko proiektu orokorra osatzen duten 3 zizelketa erakusketa ezberdinen 2.aren aurkeztera heldu zaigu.

Bizkorgarriak, nahitarakoak eta zorrotzak diren forma geometrikoz osatutako barne-barneko zizelketa ; gure begirada aldaratzeko, materien eta hutsen arteko elkarrizketek, zurez, altzairuz, aluminioz, kobrez, alabastroz edo paperez egin obren barna eramanen gaituzte.

Erakusketaren estreinaldia : 2015eko martxoaren 7an, larunbatez, 17:30etatik goiti. Thierry Biscary-ren emanaldia, Ana Belen Garcia-k txalapartan lagundurik.

  • Bisitak : asteartetik larunbatera: 10:00-12:00 / 14:00-18:00
  • Sartzea urririk

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)