Agosti Xahori omenaldia

Agosti Xahoren berrehun urteak oroitarazteko (1811-1848) Eusko Ikaskuntzak antolatu jardunaldiak.
Agosti Xaho idazle, kazetari, politika gizon, historialari, hizkuntzalari eta filosofoa izan zen. 1848ko iraultzan eragin handia izan zuen Baionan, bertako hautetsi bilakatu zen eta ber denboran Atharratzen bere sort herria, kontseilari orokorra izan da.
Gizon erromantikoa esoterismoan aditua izan zen, Azti sinestetako profeta, errepublikazale iritzi aitzinatuekin baita ere karlistazale sutsua, garratz elizjendearekin bainan apaiz batzuen adixkidea. Euskal abertzaletasunaren arbasoa dugu Xaho, eta polemistazalea luma zorrotz eta argi batekin.
Nortasun handiko gizon baten alderdiak erakutsiko dituzte : Xipri Arbelbidek, Fermin Arkotxak, Battittu Coyosek, Xabier Eceizabarrenak, Jean-Claude Larrondek, Marie-Andrée Ouretek, Joseph Zabalok, Xabier Zabaltzak eta Elixabete Zubillagak.
Xehetasunak
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)