''Itsasturiak'' erakusketa

''Itsasturiak'' erakusketa

Euskal kultur erakundea hasi zen, 2010 hasieran, hainbat itsas gizon-emazteren ahozko lekukotasunak biltzen (bideo grabaketak, hitzez eta irudiz josirik). Arrantzale, arrantzaleen emazte, bitartekari, ontzigile, xaiko mutil, marinelen formatzaile, kontserbategiko langile edo saregile horiek guziek berezitasun bera dute, hau da, XX. mendean zehar Donibane Lohizune-Ziburuko portuaren historian parte hartu zuten.

Pertsona horiek, lekukotasunak emateaz gain, argazkiak eta postalak ere eman dituzte. Bildutako lekukotasun eta dokumentu horiek guziak erakutsi eta entzunarazi nahian, Euskal kultur erakundeak, 2011ko udazkenean, multimedia erakusketa ibiltari bat estreinatuko du, "Itsasturiak" izenburupean. Erakusketa horren gaia arrantzaren historia izanen da, XX. mendearen hasieratik gaur egun arte.

Arrantzaren historia eratu duten gizon-emazteak baloratuko ditu, giza-bilbe hori gida-haritzat hartuz.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.