Ander eta Yul

Ander eta Yul

 

Nafarroa – 1988 - 1:30 jatorrizko bertsioan – Ana Díez-en filma Isidoro Fernández eta Miguel Munárriz-ekin.

Ander eta Yul seminarioko lagun ohiek urte batzuen ondoren berriz atxematen dute elkar. Ander presondegian ibilia da droga trafikoarengatik. Handik ateratzean, burasoen etxera itzultzen da baina ohartzen da dena aldatu dela. Yul bere lagun hoberena, trafikatzaileak erahilez, polizia droga negozioari bukaera ematen laguntzen dion ETAko komando baten kidea da...

Errealisazio hoberenaren Goya saria.

 

Xehetasunak

 

Ana Díez filmegile nafartarrari eskaini zikloaren barnean.

 

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.