Anakrusa - Kitzikatzan/k / Battitta Lauttitta - Markeliñe - Kilikolo Zirko
8 urtetik goiti
-----
- 17:00
Iraupena : 50 min
Anakrusa (Gipuzkoa) Tempus-i
Hiru lengoaia nahastu eta lengoai bakarra sortu nahi du musika, dantza eta antzerkia eszenatokian jarriz. Idazle batek bere sorkuntzan dituen gorabeherak izango dira istorioaren gidari, sorkuntza-prozesuan bere idatz-makinaren eta sormenaren arteko erlazioa dantzaren bitartez adieraziz.
-----
- 18:00
Iraupena : 60 min
Kitzikatzan/k eta Battitta Lauttitta (Amikuze) Behelaino
Animaleko proiektu bat agertzen da Behelainoko herrian eta orain arte uraren joaira goxoki segitzen zuten bizatanleak asaldatzen ditu. Herriak hats berri baten beharra al du, ala itoko al da ? 5 pertsonaien ibilbidean zehar, piezak tokiko dinamikei eta eguneroko dudei buruzko gogoetara eramaiten gaitu.
-----
- 20:30
Iraupena : 50 min
Markeliñe (Zornotza, Bizkaia) Hareazko ipuinak
"Ez nuen urdina ikusten, zerua baino, itsasoa begira nengoela zirudien. Ez hodeirik, ez olaturik, kresalak eta bitsak uraren urdintasuna zikindutako itsasoa..." Gogoeta hau protagonistaren gogo aldartearen isla da, bere lau urteko alabaren minbizia gainditzeko, ospitalean eman behar izan zituen egunetan zehar. Baina hau ez da gaixotasunaren istorioa, hau aitarena da. Alaba entretenitua egotea nahi izango du eta horretan arituko da buru belarri, ikuslego berezi eta exigente hori entretenitzen eta animatzen hainbat egunetan, asteetan, hilabeteetan...
-----
- 17:00etatik goiti
Urririk
3 urtetik goiti
Kilikolo Zirko (Luhuso)
Kilikolo Zirko konpainiako profesionalen eskutik, euskaraz emandako zirko tailerrak. Kasu ! Parte hartzaile kopurua mugatua izanki, lehenik arribatuak dira lehenik onartuak izanen.
Xehetasunak
Euskal kultur erakundearen sustenguarekin antolatu Harri Xuri Euskaraz asteburu kari
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.