Oroitzen naiz
Jean Nesprias (85 urte), Philippe Oyhamburu (91 urte) eta Koldo Zabala (76 urte), hiru dantzari bikain, adinekoak jada. Hirurek bizia dantzari eskaini diote, eta buru eta bihotz ekin diote, oraindik ere haien barnean bizirik dirauen “su sakratu” batek bultzaturik. Euskal Kultur Erakundeak eta Malandain Ballets Biarritz/Ballets T baletak hirurak elkartu ditu koreografia baten inguruan. Bois Sacré ikus-entzunezkoen ekoizpen lantegiak koreografiaren prestakuntza lan guziak segitu ditu, baita sorkuntza bera filmatu ere. Getxon filma ikusteko aukera izanen dugu, baina, filmaz gain, gure artean izanen ditugu, bai filmaren egileak eta, nola ez, protagonista nagusiak: Mizel Théret, koreografia sortu duena eta Jean Nesprias, Philippe Oyhamburu eta erran gabe doa…getxotarra den Koldo Zabala dantzari handia. Emozioa eta edertasuna izanen dira nagusi.
Xehetasunak
Euskal kultur erakundeak eta Getxoko Udalak antolatu Iparra Galdu Gabe kultur zikloaren barnean
- Iparra Galdu Gabe ! 2012 - Egitarau osoa (pdf)
- Euskal kultur erakundea : 05.59.93.25.25
- Mizel Théret-ekin egin elkarrizketa www.eke.org webgunean
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.