"Euskara Jendea" dokumentalaren aurre-aurkezpena
4. atalaren aurkezpena: "Mugetan gaindi"
Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoiztutako dokumental-sorta da.
40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia.
2014etik goiti dokumentalak 7 hizkuntzetan azpititulaturik hedatuko dira.
Euskara Jendea egitasmoak, Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu.
2013ko Durangoko Azokan ofizialki aurkeztu aintzin egileek Euskal Herriko probintzi ezberdinetan atal baten estreinaldia egin nahi izan dute. 6 aurkezpen berezi izanen dira beraz eta haien artean, bi Iparraldean: Maulen eta Baionan
Xehetasunak
Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek antolatua, Euskal kultur erakundea, Euskal Museoa eta Baionako Hiriaren partaidetzari esker.
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.