Jacques Lannes "Begi Ertzetik"
Argazki erakusketa.
"Hamaika urte nituelarik, argazkigailu bat eskaini zidaten geroztik, argazki tresna ez da sekulan nire eskuetatik urrun, eta jostailu paregabe honi esker, nire begiei eskaintzen zaizkien iheskorrak arrapatzen saiatzen naiz. Potretak eta paisaiak alde batera utzi gabe, gauza arruntagoetan zentratu naiz, usaian garrantzi gutti duten elementuetan, baina nire begietan edertasun grafiko edota poetiko bat hartzen dutena. Gauza ttiki horiek, haien forma ala koloreen bitartez, nire irudimena elikatzen dute. Batzutan, bi argazki batera aurkezten ditut, ber ideia bat indartzen ala betetzen dutelako elgarren artean. Lan metodoaren aldetik, nere argazkiak ez ditut bermoldatzen : BIO labela dutela erran dezaket, OGM-ik gabekoak ! Erakusketa hortan ikusten duzuena nik ikusi dutana da… " begi eguneroko argi eta momentu ertzetik…"
Xehetasunak
- Tfnoa : 06.74.39.02.93
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.