Jean Louis Davant - "René Cassin" pastoralaz

Mintzaldia euskaraz, frantseseko itzulpenarekin.
Xiberuko pastorala, kanpoko euskal antzerkiaren forma garatuena da.
Jean-Louis Davant Iratzabal idazle, olerkari, bertsolari, pastoral idazle eta euskaltzaina da. Olerki eta Historia liburu andana idatzi du. Xiberutar kulturari sakonki lotua da. Pastoral zonbaiten idazle (Antso Handia, Aguirre Presidenta, ...), Jean-Louis Davant-ek 2013ko Pastorala aipatuko digu, hau ere berak idatzia. Sohütan emana izan den pastoralak, René Cassin baiones famatuaren bizia kondatzen du. Besteak beste, Giza eskubideen deklarapenaren idazleetariko bat izan zen 1948an.
Mintzaldiaren artetik, Buhaminak taldeak eta Tuntuna (Baionan Kantuz-eko antolatzailea) elkarteak pastoraletako kantu batzu emanen dituzte.
Xehetasunak
- Antolatzaileak : Euskal kultur erakundea, Buhamina taldea & Tuntuna elkartea
- Tfnoa : 05.59.93.25.25
- "René Cassin" pastorala Baionan, 2013ko irailaren 15ean
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)