Nahia Zubeldia eta Manu Matthys
Nahia Zubeldia kantari, musikaegile eta konpositorea da (Unama, Sohano,...).Euskaraz idatzen ditu bere kantu guzien hitzak eta pop folk estiloan ari da. Musikari familia batetik dator eta beste artistekin topaketa ugari bizi izan ditu egitasmo ezberdinen inguruan.
Manu Matthys musika elektronikoan ari den artista bat izanez gain musika ekoizlea da. Moï Moï artista kolektiboaren kideetariko bat da. Parise eta Euskal Herriaren artean banatzen da. Odei egitasmoan parte hartzen du Kontserbatorioko beste bi kide ohiekin: Hoarau (vibrafonoa/pianoa) eta Biscay (bateria). Lehen aldikoz 2014 urte hasieran elgarrekin aritu eta gero hainbat Iparraldeko hainbat eszenatokitan entzungai izan dira Luna Negran berriz elkartuko dira sorkuntza lan baten eramateko eta kontzertu berezi baten eskaintzeko.
Xehetasunak
Quartier Latin elkarteak eta Euskal kultur erakundeak antolaturik.
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.