"Jai Alai Blues" filma

"Jai Alai Blues" filma

Baionako Atalante eta Bordeleko Utopia zinema aretoek bultzaturik, Bordeleko Eskual Etxeak XX. mendeko jai alai eta pelotarien historiari buruzko "Jai Alai Blues" filma eskainiko du.

"Jai Alai Bues" filmak nola eraldatu zen euskal pilota, herri kirola izatetik nazioarteko kirol ospetsua izatera, kontatzen du. Munduan zehar, Egipton, Filipinetan, Kuban, Estatu Batuetan, kirol horrek arrakasta lortu zuen eta inbertitzaileek baliatu zuten apustuak sortzeko.

Filmaren ondotik, CNRSko Jean-Paul Callèdekin eztabaida eginen da. Ikerlari horren lanek kirolaren politika ukitzen dute.

Xehetasunak

Tfnoa : 05 56 52 62 64

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.