Euskal laburmetraiak

Euskal laburmetraiak
  • Hubert Le Blonen azken hegaldia

Koldo Almandozek zuzendua (2014, 10')

Umetan mariorratzekin amestu zuen eta bere ametsa beteta hil zen motor arloko aitzindari baten istorioa.

  • Berriztagarria

Jose Mari Goenagak zuzendua (2016, 13')

Harremana hautsi eta urte batzuetara, Taniak eta Joseanek elkar topatu dute berriz energia berriztagarrien inguruko kongresu batean. Taniak asko dauka Joseani errateko...

  • Burko azpian

Isabel Herguerak zuzendua (2012, 8')

Gitarra, dantzak, itsasora egindako ateraldi bat, Sweety eta Kitty gatuak... haurrek hainbat altxor eta amets dauzkate gorderik burko azpian.

  • Gure Hormek

Las Chicas de Pasaikek zuzendua (2016, 15')

Etxekoandreen auzoa. Insomniodun Emazteen barrutia. Ama Ezezagunaren kioskoa. Emazte Bakarren lurpeko pasabidea. Gure hormek maite ditugunak omentzen dituzte.

  • Ihesa

Alejandro Díaz Castañok zuzendua (2016, 15')

Maitanek Iosu senarrari sukaldean goiko solairutik datorren isurtze bat dagoela erraten dionean, hark igotzea erabakitzen du, arazoa bizikideei azaltzera.

Proiekzioak film-egileen eta Las chicas de Pasaik kolektiboko kideen presentzian eginen dira

Xehetasunak

Rencontres sur les Docks festibalaren karietara

Tfnoa : 05 59 55 76 63

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.