"Mara feat Milay" ipuin musikatua
Mara feat Milay ipuin musikatua
Oso gara gu burutazio existentzialetan endredatuta ibili zaleak, minotauroz betetako labirintoetan galdu zaleak, irteerarik ba ote den jakin gabe, are irteerarik batere desiratu gabe. Eta halako lore-jokotan jolasean ari ginela, Milayren gutun bat jaso genuen, Uruguaiko Montevideotik, eta bizitzak errealitatera ekarri gintuen zaplazteko bat eman zigun. Haurra zela ezagutu genuen guk Milay, bai eta ideia ideologikoak izateagatik Askatasuna izeneko kartzelan preso zeukaten bere aita Didaskó ere. Eduardo Galeanoren ipuin batean izan zen…
MUSIKA: Igor Arzuaga
HITZAK: Mikel Ayllon
(Handik eta hemendik lapurtutako) IPUINAK: Eduardo Galeano, Joseba Sarrionandia, Jean Cocteau, Scott kapitaina.

Xehetasunak
Tfnoa : 05 40 39 26 03
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.