Pauline & Juliette

Pauline & Juliette

Euskal Herriko bikote honek sorpresa ederra sorrarazi du Chantons sous la Luna deitu lehen edizioan. Ahotsen kolorea, osagarritasun eta zuzentasunek bidaia goxo batetara gomitatzen gaituzte, britaniar edo frantziar pop eta folkaren bideetan zehar, ez dutelarik ahanzten Euskal Herria eta gure kantuak.

Paueko Hestiv'oc festibalean hautemanak, 2016ko helduen Kantu txapelketan bigarren sailkatuak, eta Kalakan hirukote famatuaren lehen partea segurtatu dutenak : erran daiteke Simon & Garfunkel bikotearen oinordeko emazte duinak ditugula.

Xehetasunak

Tfnoa : 05 59 25 78 05

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.