Jean-Louis Davant: "René Cassin, pastoralaren sujeta"

Jean-Louis Davant: "René Cassin, pastoralaren sujeta"

"René Cassin" pastorala 2013ko udan bi aldiz emana izan zen Sohütan eta ondotik Baionan irailaren 15ean. Baionako emanaldia aitzin, 120 aktorek desfilatu zuten ikusgarria iragan den Lauga gelatik, Herriko Etxe ondoko sortetxeraino.

Jean-Louis Davant Iratzabal 1935ean sortu zen Urrüstoi-Larrabilen ; idazlea da, poeta, irakaslea, euskaltzaina, historialaria eta hainbat pastoralen idazlea, horien artean René Cassin-i buruzkoarena. Literatura eta arte obra hori idatziz, Jean-Louis Davant-ek legelari unibertsal handi horri halako omenaldi bat egin dio. Alabainan, René Cassin lege gizonak bizi guzia eman du pertsonen eskubideen defentsaren alde. Saltzaile judu baten seme honek, garrantzia handia ukan zuen 1948an Nazio Batuen Erakundeak onartu Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren erredakzioan ; gainera, beste hainbat lan egin ditu gai horren inguruan. Jendeen alde ukan engaiamenduen gatik, Bakearen Nobel Saria eta Nazio Batuen Giza Eskubidearena ukan zituen 1968an.

Mintzaldi honetan, Jean-Louis Davant-ek besteak beste René Cassin-en bizia aipatu digu eta azalduko digu zergatik xiberotar pastoralaren tradizioan sarrarazi duen.  

Xehetasunak

  • Baionako Hiriak antolaturik, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin
  • Tfnoa: 05 59 93 25 25 

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)