Mikel Laboaren omenez
- Maialen Alfaro & Philippe Albor-en Izarren hautsa ikusgarria, Mikel Laboaren omenez
- Ondotik, Mikel Laboa gehiago ezagutzeko asmoz eta euskaraldia dela eta euskaraz hitz egiteko aho bizi eta belarri prest pratikan emanez, gomita batzu izanen dira, hala nola Josune Albisu Barandiaran Lazkaon jaioa eta Donostian bizi. Antropologia ikasketak egin ditu eta ondoren Mikel Laboa Katedraren laguntzarekin Sormenaren eragina gizartean, Mikel Laboa eredu tesia defendatu du 2016an (okerrik ez bada, Durangoko azokan aurkeztuko da saiakera modura, hau ere M.L. Katedraren eskutik).
- Bestalde, Alduden sortu eta Angelun bizi den Patxika Erramuzpe Alfaro hor izanen da. Kantaria eta olerkaria, 68/69ko urteetan Mikel Laboa ezagutu zuen kantuaren inguruan eta elgarrekin kantatzeko parada ukan zuen ere. Bera ere ordukotz hasia zen olerki eta kantu zenbaitzen idazten eta kantatzen. Beraz, kantuaren mundu horretan arras naturalki sartu zen, Manex Pagolak bultzaturik. Gero familia haundituz bezala utzi zuen kantuaren mundua...
Xehetasunak
- Mikel Laboaren heriotzaren 10. urtemuga kari
- Tfnoa: 05 59 59 08 98
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.