Argi "hitz"kiak erakusketa

Argi "hitz"kiak erakusketa

"Hatsa"-kideen eta beren lagunen arteko hirugarren erakusketa

Hor, elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen testu batzu, 110 bat kuadrota agertuko dira, lurrean etzanik, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik .

Zergatik lurrean etzanik? Lurraren arrasean diren gauz maitagarrien gainean, maizetan ez ohartuki pasatzen gira. Alta, hor dira,... bai... bere azalean, zerutik erori guziak, euri, hosto, izar puskak..gu...gizakiak...,lur azalean ere, bere barnetik, ateratzen diren gure janariak, loreak,onddoak, urre errautsak eta abar...

Haur ttikien eremu paregabea, ere, da, lur azala, bere gainean, potikoka egiten baitituzte beren lehen urratsak eta jolasak.

Olerkarien mundua, maiz, haurtasunaren eraginekin betea da. Horra zergatik, Hats-Arte erakusketa honen parte hartzaleek uste dugun (beharbada haurrek amestu dezaketen antzera), gure idatzi eta argazkiek, lur gainean ezarriak izanez, beren lurreko sustraiekin bat eginen dutela.

Xehetasunak

Kontaktua: 

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)