Argia dantza taldea "Martin Zalakain"

Argia dantza taldea "Martin Zalakain"
Argazkia: Iñaki Zugasti

Bere 50. urtebetetzearen karietara, Euskal Herriko arte herrikoien erreferentzia nagusienetarik bat den Argia dantza taldeak euskal literaturako ezinbesteko kondaira dugun Zalakain abenturazalea obran inspiratu ikusgarri berri bat taularatzen du.

Pío Barojak 1908an idatzi abentura eleberri honek Martin Zalakainen historia harrigarria kontatzen digu, haurtzarotik heriotzeraino, XIX. mende bukaerako Euskal Herriko kontestu historikoan (hirugarren gerla karlista eta bizimodu tradizionala) erahila izan zelarik.

Martin Zalakain-entzat, Juan Antonio Urbeltz koreografoak Harkaitz Canoidazlearekin eta Ander Lipus taula zuzendariarekin lan egin du, euskal dantza tradizionalaren lengoaia eta itxura berritzeko asmoz, dantza eta emozioa elkartzen dituen narrazio modelo berri bat sortuz. Ikusgarria Xiberoko antzerki tradizioan oinarritzen da, pastoralan bereziki, baina ere italiar Pizkundeko aberastasunetan, Luis XIV.ak Frantzian asmatu balletan edo XX. mendeko errusiar Balletetan. Taula gainean, Ander Lipus antzezleak, kontakizunaren kontalariak, Pío Baroja ordezkatzen du.

Euskal Herri osotik etorri dantzari eta musikari andana bat bilduak dira Martin Zalakain-en gorabeheren antzezteko.

Xehetasunak

  • Amikuzeko eta Irulegiko irratiek antolaturik
  • Tfnoa: 05 59 37 14 11

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.