Atx teatroa "Kaskarot"
Distopia ardatz nagusi duten ikuskizunetan erabiltzen den estetika umeentzako baliagarria den galdetzen genion geure buruari. Baiezko biribila da, izan ere, umeak zeharo ohituta daude marrazki bizidunetan zein pelikula eta komikietan horrelako ereduak ikusten. Are gehiago, ikuskizun horietan egiten den hizkuntza trataera zeharo bat dator umeek erabiltzen duten euskararekin eta horrela ez bada, ondo legoke horrela izatea. Familia osoari zuzendutako ikuskizun honetan umeak izango dira publiko nagusia, hau da, beraientzako egindako ikuskizuna izango da. Beti ere, umeekin batera doazen nagusiak albo batera utzi gabe.
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.