Borobil teatroa "Jokoz kanpo"
"Futbola handia da, miresgarria. Futbolari esker ikasten dugu talde lana zeinen garrantzitsua den, ausardia eta umildadearen arteko orekaz, galtzen nola ikasi...". Ikaragarria da zer pasio pizten dituen, eta, aldi berean, zer frustazio sortzen duen. Futbolak milaka pertsona, aldi berean, hunkitzea edo hondoratzea lortzen du. Itxuraz normala, orekatua eta lasaia den pertsona segundo batzuetan basati bihurtzea ahalbidetzen du.
Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor diren frogatzeko modu bakarra, bizitzan jokoz kanpo ez daudela erakusteko aukera bakarra.
- Aktoreak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Asier Sota
- Zuzendaria: Anartz Zuazua
- Iraupena: 75 minutu
Xehetasunak
Tfnoa: +34 943 13 10 22
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.