Hatsaren Poesiaren eguna
- 11: 00: elkarretaratzea eta aurkezpena - Auxtin Zamora-ren hitza - Ainara Maia-ren aurkezpena - Koldo Goitia-ren sar-hitzaren irakurketa - Nahi duenak nahi duen beste zerbait aurkez dezake sobera luzatu gabe: omenaldi-hitzak joan olerkarientzat, etorritako olerkarien kantuak...
2020ko Hatsaren Poesiaren sar-hitza idatziko duenaren aukeraketa (zozketatua)
Zuhaixka bat landatua izanen da Larraldean, birbiratutako argazkiak loratu eta fruituak eman ditzaten.
2018ko ARGI-HIZKIEN ERAKUSKETA lurrean birbiraturik egun osoan zehar sentigai
- 13:00: bazkaria (norberak beretzat ekarria eta nahi duenak elkarbanatzeko)
- 15:30: bazkalosteko errezitaldia, bakoitzak bere olerkia irakurriz edo kantatuz. Nahi duenak nahi duen beste zerbait aurkez lezake, sobera luze izan gabe (gehienik ere 10 minutu)
- 16:30: poesia-errezitaldi musikatua, Xabier Lete gogoan, baina musika eta ahotsa Joxe Leon anaiak jarriko ditu bere gitarraz eta ahotsaz.
Xehetasunak
Tfnoa: 05 59 54 11 43
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.