Hecho en Casa "Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen"
- Taï-Marc Le Thanhek idatzia, Edmond Rostanden obraren arabera
- Iraupena : oren bat
- 6 urtetik goiti
- Euskaraz, frantsesezko gaintituluekin
«Sudur luzea ukanik ere bizi normala ukan daiteke. Jan daiteke (biperbeltzik sobera gabe), edan (lasto batekin), lo egin (salbu ahuspez) eta maitemindua izan (komentariorik gabe). Cyrano maitemindua zen...» Edmond Rostanden obratik egokitua, Taï-Marc Le Thanh eta Rebecca Dautremerren gazteendako obra ederra bizian funtsezkoa denaz ari da: nagusiki amodioaz, baina ere jelosiaz, mespretxuaz, kuraiaz, sentimenduen indarraz eta desberdintasunaz. Hirurehun aldiz baino gehiagotan eman dute ikusgarria frantsesez, eta orain Hecho en Casa konpainiak euskaraz emanen du bere antzezlan arrakastatsua. Japoniar lorategi batean, belar luzearen, izpilikuaren eta lo-belarraren artetik, hiru antzezle bihurrik amodio istorio klasiko bat jokatzen dute indar handirekin: beti modan den Cyrano de Bergerac obra.
Ikusgarriak antolatuak dira ikasleentzat ere (xehetasunak: 05 59 55 85 05)
- Hervé Estebeteguy, taula zuzendaritza
- Barbara Rivas, Alazne Etxeberria eta Maryse Urruty-rekin
Francisco Dussourd, jantziak, osagarriak | Annie Onchalo, mozorroak | Aitz Amilibia, argi-sorkuntza | Julien Delignières, Pantxoa Claverie, Mathias Delqueyroux, Jon Foucher, kudeatzaileak | Fabien Piquemal, Ixa Larralde, koreografia | Rebecca Dautremer, afixa | Clothilde Lebrun, musika | Txomin Urriza Luro, itzulpena
Produkzioa: Hecho en Casa konpainia
Koprodukzioa & sostengua: Euskal Hirigune Elkargoa | Euskal kultur erakundea | Culture/Kultura emaitza fondoa | Donostia Kultura | Angeluko Herriko Etxea| Pirinio Atlantikoetako departamendu kontseilua | Akitania-Berria eskualdea | Aquitaine Active
Xehetasunak
- Akitania-Hegoaldeko eszena nazionalak eta Euskal Kultur Erakundeak aurkeztu ikusgarria
- Tfnoa: 05 59 59 07 27
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.