Koldo Amestoy & Michèle Bouhet "Herri hitzak, villages en parole"

Koldo Amestoy & Michèle Bouhet "Herri hitzak, villages en parole"
Michèle Bouhet & Koldo Amestoy © Marion Lastiri (EKE)

Partaidetza baten karietara, Euskal kultur erakundeak eta Poitou-Charentes-eko Baserrialdeko Egoitzen Eskualdeko Batasunak, ahozkotasunaren eta idazkera garaikidearen prismaren bidez beren lurraldea behako gurutzatu batekin kontatzea proposatu zieten bi kontalari profesionalei: Vienne departamenduko Michèle Bouhet-i, eta Euskal Herriko Koldo Amestoy-ri (ikus Vienne - Euskal Herria: bilketatik sorkuntzarat).

Horrela, 2018ko urtarrilaren eta irailaren artean, bi kontalariek, herritaren hitzak bildu zituzten Vienne departamenduko "Pays Civraisien" izeneko lurraldean eta Euskal Herriko Hiriburuko herrian. Gaur aurkezten duten berridazketa lan artistiko hau bilketa honen ondorioa da.

Xehetasunak

  • Harremana & Txartel salmenta: Hiriburuko Herriko Etxea - communication@saintpierredirube.fr / 05 59 44 15 27
  • Publikoa: 15 urtetik goiti
  • Iraupena: 1h

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.