Literatura eta musika euskaraz
Andde Duhaldek ez du gehiegi aurkeztu beharrik. Musikaren ibilbidean dabil 70eko hamarkadaz geroztik, Errobi bezalako proiektuekin edo bakarlari moduan, edota Akelarre taldearekin plazarik plaza eta beste abentura askotan… beti gustu eta sentsibilitate handirekin. Orain, kitarra, harmonikarekin eta abesti batzuekin dator gu gozaraztera kolaboratzaile oso bereziaren laguntzarekin : Koldo Amestoy. Koldo ipuin kontalari zoragarria da, ahozkotasunean erabateko erreferentea, eta hainbat kontakizun ekarriko ditu, elkarrekin eskainiko diguten errezitaldi liluragarrira.
Xehetasunak
Arriaga antzokia: (00 34) 944 79 20 36
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.