Metrokoadroka, Chimères & Loraldia "Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara"
Orain duela bi mende Anton Abbadia Dublinen sortu zen. Bertan erakutsi zioten euskaraz hitz egiten eta handik abiatu zen bere bizitzaren bidaia. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abbadiak bere gaztelua. Txomin Heguy antzezlea Anton Abbadia pertsonaian sartu da eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarri ditu taulara. Bakarrizketa horretan musikak antzezlana gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris eta Xiberoko eremuak zeharkatuz.
- Egilea: Patxo Telleria
- Antzezlea: Txomin Heguy
- Musikariak: Xabi Zeberio, Mixel Ducau, Alaia Phillips Ducau
- Zuzendaritza: Oier Guillan
Denentzat
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundearen Ibilki programaren karietara
- Kontaktua: 05 59 48 30 49 / mendizolan@hendaye.com
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.