"San Juan baleontzia" erakusketa
Ternuan hondoratu San Juan baleontziaren ontzi hondakiaren 5 metroko maketa, gaur egungo baleta bat eta 1689an Pierre Detxeberri edo Dorre donibandarraren Ternuako maparen kopia oinarri ditu erakusketak (originala Parisen da). Bale ihiziak Euskal Herrian ukan eraginaz jabetzeko parada eskaintzen du hitzorduak.
Hitzorduak
Estreinaldia 2019ko ekainaren 22an:
- 16 :00etan ‘San Juan baleontzia atzo eta gaur’ mintzaldia, Albaolako arduraduna den Mikel Leozek
- 17 :00etan erakusketaren bisita gidatua Leozekin
- 18:00etan estreina ofiziala eta krakada (Eztigar sagarnoa lagun)
Uztailaren 18an ( 18:00etan): Jon Maia bertsolari eta idazlearekin, Ternuan egin zuen bidaia oinarri. Eusko ikaskuntzarekin partaidetzan. Uztailaren 26an (18:00etan): Mikel Leozekin Albaola proiektuaz
Haurrentzako irakurketak uztailaren 10ean 10:30ean. Bisita gidatuak posible dira, aitzinetik izenak emanez.
Xehetasunak
- Pasaiako Albaolarekin partaidetzan
- Tfnoa: 05 59 22 28 86
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.