Xamar "Etxera bidean"

Xamar "Etxera bidean"

XAMAR (alias Juan Karlos Etxegoien) ezagutzen dugu euskarazko dibulgazio liburuen bidez :« Orhipean » eder hura, « Orekan » hizkuntzen ekologiaz ari zena, « Euskara jendea » liburu eta dokumentaletan dena, eta « Etxea » argazki ederrez hornitua.

Baina ezagutzen dugun Xamar euskaldun honek, beste bizi bat izana du lehenago. Frankismo beltzean sortua, Aezkoa hotzeko Garralda herrian, gaztean ez zekien euskara bazenik ere.

Guk ere badakigu hortaz zerbait : ia bi belaunalditan hizkuntza desagertu da bizitza sozialetik. Jakobinoen pean, maltzurkiago agian, baina frankismo pean egunetik gauera, debeku latzaren pean. Adolezentzia, mundura irekitzeko aroa da, eta 70 -80 urteetan piztu zen giroak lagundurik, Garralda herriko gazteak ohartzen dira beren zaharrek, galdutzat utzirik ere, euskara jakitun zirela. Ohartzen dira toponimiak zerbait diola beren izaiteaz. Eta bakotxak bere moldean, euskal nortasunerateko bidaia abiatzen du. Kulturaz eta bere ezaugarriez jabetuz, euskara ikasiz, mintzatzen hasiz, harreman sare berriak lotuz, … etxerako bidea eginez !

Bidaia hori dauku kondatuko XAMARrek, eta bidaia bali, akulturaziotik jali den belaunaldi osoaren harat-hunata kundatzeaz bestalde, gure hizkuntzaren berreskuratzeko beharrezko ditugun energia eta baliabideetaz ariko zauku, ahal den bezainbat tranpa eta ilusiozko bideak agerian emanez. Hori guzia solas librean, hurbilduko direnek, berak bezainbat dakitelako gai huntan. Bederen, berak hala dio !

Xehetasunak

  • Zabalik elkarteak antolatu Otsail ostegunak zikloaren karietara
  • Tfnoa: 05 59 65 83 51

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)