Zarena Zarelako "Hariz hari"

Zarena Zarelako "Hariz hari"

15 neska gaztez osatu taldeak ematen duen ikusgarri bizi eta dinamikoa da Hariz Hari. Dantzari, kantari eta musikari, denek sortu dute ikusgarri hau sormena, emozioa eta bizitasuna nahastuz.

Hariz hari, adixikidetasuna, kidetasuna, iraganeko eta gaurko emazteak aipatzen dituen harreman sarea ehundu dute. Ahantzi gabe ere kantua eta poesia, musika eta dantzaren arteko fusioa. Zerbait berri sortu dute, euskal kulturaren oinarriak beti errespetatuz…

Iraupena: oren bat

Xehetasunak

  • Irisarriko besten karietara
  • Tfnoa: 06.82.32.03.43

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.