"Zubilanak" ibilaldi-erakusketa

"Zubilanak" ibilaldi-erakusketa
  • 4 urtetik gorakoentzat
  • Iraupena : 30 min (taldeka)

Zubilanak Eginez ikuskizunaren inguruko ibilaldi-erakusketa, ikuskizuna bera lagun dezake edo era autonomoan hedatu.

Ibilaldi-erakusketak Euskal Herriko artistak gonbidatu ditu beraien obrekin parte hartzera (irudiak, argazkiak... ) euskal mitologia gaiaren inguruan.

Helburua mitologia inguruko zein ikuskizunean agertzen diren pertsonaien inguruko ikuspegi artistiko desberdinak erakustea da.

Horrela Sorgina, Dama, Basajauna... bertan izanen dira aurkeztuak modu originalean. Ikusleak ibilaldi-erakusketan sartu ahal izanen dira ikuskizuna baino lehen edo ondoren. Helburua ikusleei mitologiaren inguruko ezagutza osagarriak ematea da.

Ibilaldi-erakusketak tresna pedagogiko eta ludikoak jarriko ditu txiki zein nagusien eskura, mitologiaren inguruan irudikatu eta sortu ahal izateko (pertsonaien identitate kartak betetzeko, adibidez).

Bestalde, euskal mitologiaren inguruko Hiztegi Ttipia izanen dute eskura eta etxera edo eskolara eraman ahal izanen dute, familian edota lagun giroan lan egiteko.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.