Alaia Cachenaut - "Plaza hartu" ikerketa-filmaren aurkezpena
2022ko maiatza eta 2025eko apirila bitartean, CIFRE programaren bidez, Euskal Kultur Erakundeak Alaia Cachenaut doktoregaia errezebitu zuen bere Etnopoloaren baitan. Bere ikerketa proiektuaren baitan, besteak beste, film bat obratu zuen eskubide kulturalen erronka desberdinak hurbiletik aztertzeko helburuarekin: talde gazte batek nola bizi du bere parte hartzea bizi kulturalean, generoak parte hartzearen sarbideak nola egituratzen ditu, tradizioa, ondare kulturala eta harreman instituzionalen arteko artikulazioak praktika kulturala nola antolatzen eta moldatzen du. Besteak beste, filmak ikerlari-film egilearen parte hartze obserbatzailea agerian emaiten du, eta filmak ikerketa egiten ari den bezala erakusteko manera izan nahi du.
Filma urriaren 28an aurkeztuko da, Euskal etnopoloarekin partaidetzan, Bidarrain iraganen den Kokatutako Ezagutzen Jardunaldiak: zein idazkera, zein ahozkotasun? kolokioaren kari (urriaren 27-30). Filmatik landa film-egilearekin solasaldia izanen da, film hori ikerketa nola beste gisaz idatzi eta kokatu daitekeen gogoetatzeko abiapuntua izanen delarik.
"Plaza hartu" filmaren sinopsia:
Uztaritzen, emazte dantzariak Kaskarotetan parte hartzekotan dira. Lehen aldiko, haien anaia, lehengusu eta lagunekin batera elkartuko dira herriko etxeetan. Batzuentzat galdutako benekotasunaren auzia izango da, besteentzat emakumeen aurkako diskriminazioaren amaiera. Lehenengo irteera misto honek lorpen bat izan behar du.
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.