"Artxiboa eta Sorkuntza" kolokioa

Bi egunez, ikertzaileek eta artistek haien gogoetak eta esperientziak partekatuko dituzte, eta kolokio honen bi galdera nagusiei erantzuten saiatuko dira: nola artxiboa eta bereziki "artxibo bilakatzeko prozesua" berez sorkuntza ekintza bat da? Nola artistek bereganatzen dute artxiboa beren sorkuntzaren hazkurri izan dadin?
Kolokioaren egitaraua (PDF) ikus.
Jardunaldiak telematikoan iraganen dira Zoom aplikazioaren bidez. Izena emateko esteka honetan klikatu eta formularioa bete ezazu. Ondotik, konekzio lotura mailez errezibituko duzu.
Edozein galdera edo zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan sartu maitane.hernandez@eke.eus helbidera idatziz.
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundeak antolaturik, ARI-CNRS erakundearekin eta Baionako Euskal Museoarekin elkarlanean euskal Etnopoloa labelaren baitan
- Kolokioaren egitaraua (PDF)
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)