Atx teatroa "Kaskarot" [EZEZTATUA]
- Egilea: Gartxot Unsain Letona
- Taula zuzendaritza: Iñaki Ziarrusta
- Antzezleak: Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vázquez, Gartxot Unsain Letona
- Musika: Gartxot Unsain Letona
- Iraupena: 50’
- Denentzat, 8 urtetik goiti
Gizon zahar batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, nun dantzatzea debekatua den. Anerri izigarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere jenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoera nola aldatu eta arauen aitzinean bere adierazpen askatasuna lehenesten.
Agian, antzezlan xelebre honek gaur egungo tragediarik handiena aipatzen du: nola ibiltzen giren etengabe gure buruak definitzen, besteen pare jartzen. Eta nola gure esentzia, irudimena, berezkotasuna, errebeldia ahanzten ditugun… beti ere, mundu leun honen alde.
Xehetasunak
- EKE-k kudeatzen duen Ibilki programa kari antolatua eta Bi Harriz Lau Xori festibalaren barnean
- Txartelak: Biarritz Culture (05 59 22 20 21 / biarritz-culture@wanadoo.fr)
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.