Frank Suarez
2022/02/08
Iparraldeko Herriko Etxeetako kultura zerbitzuekin izenpetu urte batzuetako partaidetza hitzarmenen bidez, badu urte frango Euskal kultur erakundeak euskarazko ikusgarrigintzaren hedapena suharki sostengatzen duela.
Arte eszenikoen hedapena hobeki laguntzeko eta ipar Euskal Herri mailako egiazko hedapen ibilbide bat osatzeko asmoz euskarazko antzerkiarentzat, EKE-k Ibilki programa abiatu du 2013an. Urtero hamar bat hiri elkartuz, EKE-k animatu programa honek euskarazko antzerkiaren hedapenean inplikatuak diren eragile horiei antzerki sorkuntzetaz iritziak trukatzeko, beren ahalak eta gaitasunak batzeko, komunikazio plan amankomun bat lantzeko eta sartze prezio berak ukaiteko aukera ematen die. Denboraldi berri guziz beraz, sareko kideek egin proposamenak aztertu eta, ikusgarri batzuk hautatuak dira lurraldeko toki ezberdinetan hedatuak izateko.
Hauek dira EKE-k eta bere partaideek Ibilki programaren bidez finkatu helburuak: