Atx Teatroa "Kaskarot" [gibelatua]
![Atx Teatroa "Kaskarot" [gibelatua] Atx Teatroa "Kaskarot" [gibelatua]](https://www.eke.eus/eu/agenda/atx-teatroa-kaskarot-5/@@images/980010b2-ae14-4cc2-9686-3ffe8fb9f52f.jpeg)
- 50’
- Denentzat
Gizon zahar batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, nun dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren « alter egoa » da. Bere jenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoera nola aldatu eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.
Agian, antzezlan honek gaur egungo tragediarik handiena aipatzen du : nola ibiltzen giren etengabe gure buruak definitzen, besteen pare jartzen. Eta nola ahazten dugun gure esentzia, irudimena, berezkotasuna, errebeldia...beti ere, mundu leun honen alde.
- Egilea: Gartxot Unsain Letona
- Taula zuzendaritza: Iñaki Ziarrusta
- Antzezleak: Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vázquez
- Musika: Gartxot Unsain Letona
Xehetasunak
- EKEk animatu Ibilki dispositiboaren barneko programazioaren karietara antolaturiko ikusgarria
- Hendaiako Kultura Saila: 05 59 48 30 49
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)